XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bapatean, kurba baten ondoren, kontrol polizial batekin egin zuen topo.

Izerdi hotz batek bete zuen bere gorputza eta eskuak dardaratu egin zitzaizkion bolante gainean.

Polizi madarikatu haiek Old harrapatzeko zuen aukera hura pikutara bidaliko zuten.

Baina, zer egin zezakeen arrisku hori gainditzeko?.

Pentsatu zuen horretan behin eta berriz, baina ez zuen irtenbiderik aurkitu.

Kotxe ilara bat zegoen bere aurrean, astiro aurrera zihoana.

Bere txanda heldu zen.

- Mesedez, erakutsi iezadazu konduzitzeko karneta.

Luke-k horrela egin eta poliziak aztertu zuen dokumentua.

Itzuli egin zion karneta.

- Orain furgonetaren dokumentazioa ikusi nahi dut.

Luke-k guantera zabaldu eta dokumentazioa atera zuen, poliziari luzatuz.

Aztertu eta itzuli egin zion.

- Orain jaitsi zaitez eta zabaldu atzeko atea.

Luke-ren gorputza dardaratu egin zen, baina irten eta atzeko aterantz ibiltzen hasi zen, giltzak eskuan zeramatzala.

Oinak ahul sentitzen zituen, indarge.

Heldu eta giltzak aztertu zituen. Lau zeuden.

Bat kontaktoarena zen, txiki hau gasolinaren depositoarena.

Beste biak ia berdinak ziren.

Bat, ia seguru, aurreko ateetakoa izan zitekeen, eta besteak atzeko atea zabalduko zuen.

Baina, zein bietatik zegokion atzeko ateari? Txerrikume hark giltza bakoitza zertarako zen esan behar zidan.

Haietako bat hartu zuen, edozein.

Eta zuzen aukeratu zuen.

Atea zabaldu eta barrua kartoizko kutxaz beteta zegoela ikusi zuen, edariak anuntziatuz.